Tailerra
Zer egiten dugu?
Gure ingurua ezagutu, errespetatu eta modu dibertigarri, didaktiko eta partehartzailez musikan murgilduko gara tailerretan.Irudimenari bideak zabalduz eta sormena landuz birziklapenaren garrantziaz ohartuko gara.
Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.
Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.
- Musika tresnen funtzionamendua eta erabilera ezagutu eta ulertu; intuizio eta praktikaren bitartez, musika ulertu.
- Musika eta gainontzeko arte eta zientziekiko jakinmina piztu; eguneroko bizitzatik adibideak eman eta sortu.
- Birziklaturiko etxeko gauzekin mota bakoitzeko musika-tresnak eraiki.
- Kontzientzia eta jarrera kritikoa eta erreflexiboa landu, aire-kutsadura eta kontsumo arduragabearen aurrean.
- Musika ezagutu, ulertu eta erabili. Soinua eta musika-tresnen inguruko oinarrizko hiztegia eta kontzeptuak barneratu.
- Norberaren izaera eta autonomia instrumentuen bidez adierazi. Musika denon eta elkarren artean komunikatzeko erabili.
- Irudimena, sormena eta produkzioa segurtasun-iturri egin. Norberak egindako lanak gure buruarekiko estima biderkatzen du.
- Gailu ezberdinak modu seguruan erabiltzen trebatu. Hau da, adinaren eta helburuaren arabera aukeratzen irakatsi.
- Musika eta kultura aniztasuna balioetsi.
- Tailerraren aurkezpena;
Material birziklatuarekin egindako musika-tresnen ikuskizun batekin hasiko gara ikusleen arreta lortzeko, eta aurkezpenarekin, ondorengo tailerrean material hauekin egin daitekeena erakutsiko dugu. Halaber, musika-tresna familia ezberdinak azalduko ditugu. - Partaide bakoitzak bere musika-tresna sortuko du. Erakutsitako guztietatik bat edo bi aukeratuko ditugu.
- Auto-ebaluazioa, ondorioa.
- Bukaera emanaldia. Asmatu ditugun tresnekin guztion artean abesti bat joko dugu.
- Tailerrak ordu bete eta erdiko iraupena izango du, eskari bereziren bat izan ezean. Ikuslegoaren adinaren arabera luzatu edo laburtu daiteke.
- Ratioa: kontsultatzera.
- Gutxieneko adina 4 urte. Materiala aukeratzerakoan (tresneria zein instrumentu mota), musikarien adina edukiko da kontuan.
- Liburutegietan, ikasgeletan, ludoteketan, kontserbatorioetan, antzokietan, jaialdietan eta kalean egiteko ikuskizun egokia.
- Egitaraua euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu daiteke.
- Salneurria kontsultatu
- Material eta baliabideak ditugu ikasleen programa egokitzeko, aldatzeko edo zabaltzeko. Material birziklatu guztia erabilgarria da, soinua egin edo ez. Beharrezko materialaren horniduraz Trakamatraka arduratu daiteke; beti-ere, aldez aurretik elkartearekin adostu beharko da.
- Tailerrak lau talde ezberdinetan banatzen ditugu:
- Haur hezkuntza: 4 eta 7 urte bitartean.
lehen hezkuntza: 7 eta 12 urte bitartean. - Bigarren hezkuntza: 12 eta 18 urte bitartean.
- Adinez nagusiak
Trakamatrakarekin kontaktuan jarri