Trakamatraka
musika eta birziklatzea

Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria música con el reciclaje

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak…Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Tailer eta kontzertu didaktiko bidez musika modu erakargarrian hurreratzen dugu eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen dugu. Gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko ditugu.

Giro atsegin eta partehartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria.

Trakamatraka música con el reciclaje

Jon Urrutia musikariak 2017an sortua, Trakamatraka sormen musikalaren inguruan etengabeko bide alternatiboen bilaketan dagoen konpainia dugu.

Trakamatrakak familia osoarentzako musika-ikuskizunak proposatzen ditu, txunditurik utziko gaituzten eguneroko edo berrerabilitako elementuak erabiliz.

Umorez beteriko musika eta antzerki proposamen honek bizi garen munduari buruzko gogoetara eramango gaitu. Harrezgeroztik mundutik zehar ibili da kontzertuak ematen, kritika bikainak jasoz bere freskotasun eta originaltasunagatik.

Hamaika telebistako egindako bideoa Bilboko Aste nagusian.

Bio música con el reciclaje

Jon Urrutia (Bilbo, 1978). Kitarra eta bibolina jotzen ikasi zuen  “Juan Crisostomo de Arriaga” (Bilbo) kontserbatorioan.

Deustuko unibertsitatean Musika hezkuntza eta Antropologia burutu zituen.
Proiektu ezberdinetan parte hartu du eta instrumentu ezberdinak landu ditu, kitarra elektrikoa kasu.

Horrez gain, musika ikerketa arlotik jarraitu du bere formakuntza: perkusio instrumentuak, haize musika-tresnak, armonia, konposizio-teknikak, moldaketak, eta abar, aztertuz.

Bere irakasleen artean hauek aurki ditzakegu: Carlos Velasco, Miguel Salvador, Blas Fernandez, Efren Lopez, Sofia Ribeiro, Miguel Gil, Iñaki Salvador, Kurt Rosenwinkel, Kenny Barron, Luis de Pablo, Raul Marquez, Diego Galaz, Eliseo Parra. Bere antzerki-heziketan Johnny Melville, Chacovazzi, Pablo Ibarluzea, Maite Guevara edo Aitor Basauri besteak beste izan ditu irakasle.