Ikuskizunak
Birziklatutako tresnen eraikuntza

Ikuskizunak
Birziklatutako tresnen eraikuntza

Matraka ma non troppo 

Objetu sinpleek bizitza hartu eta musika bihurtzen dituen mundua

Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala.

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Ikuskizun familiarra, interaktiboa eta parte-hartzailea, non musika eta antzerkia elkartzen diren, sekula entzun ahal izango ez zenituzkeen ezhoizko instrumentui bizia emateko.

  • Kale ikuskizuna/antzokietara egokitua
  • Euskera eta gaztelaniaz
  • 50min
  • Ikuslego guztientzat

Matraka Culinary Center

Sukalde xelebre honetan edozer gerta daiteke, edo soinua atera

Ongi etorri Matraka Culinary Centerrera Sukalde xelebre honetan edozer gerta daiteke…edo soinua atera.

Matraka chefak, auzoko rock star eta sukaldari handiena, bere bi pasioak uztartuta aurkeztuko dizkio publikoari: musika eta sukaldaritza. Menu/kontzertu formatuan, haren plater musikal onenekin gozatuko dute entzuleek.

Sambatik rapera, punketik Indiako giro-soinuetara. Lapikoak, paella-ontziak, azenarioak, makarroiak, kuiatxoak, erratzak eta sukaldeko koilarak izango dira bere banda bitxiaren tresnetako batzuk.

Erritmoz eta jokoz betetako ikuskizuna, freskotasunez eta alaitasunez betetako chef batek girotua, adin guztietako ikusleak entretenitu eta harrituko dituena.

  • Musika- antzerkia
  • Euskera eta gaztelaniaz
  • 50min
  • Ikusle guztientzat

Trakamatrakarekin kontaktuan jarri