Helburuak
Programa
Xehetasunak
Egokitzapenak
Helburuak
Musika tresnen funtzionamendua eta erabilera ezagutu eta ulertu; intuizio eta praktikaren bitartez, musika ulertu.
Musika eta gainontzeko arte eta zientziekiko jakinmina piztu; eguneroko bizitzatik adibideak eman eta sortu.
Birziklaturiko etxeko gauzekin mota bakoitzeko musika-tresnak eraiki.
Kontzientzia eta jarrera kritikoa eta erreflexiboa landu, aire-kutsadura eta kontsumo arduragabearen aurrean.
Musika ezagutu, ulertu eta erabili. Soinua eta musika-tresnen inguruko oinarrizko hiztegia eta kontzeptuak barneratu.
Norberaren izaera eta autonomia instrumentuen bidez adierazi. Musika denon eta elkarren artean komunikatzeko erabili.
Irudimena, sormena eta produkzioa segurtasun-iturri egin. Norberak egindako lanak gure buruarekiko estima biderkatzen du.
Gailu ezberdinak modu seguruan erabiltzen trebatu. Hau da, adinaren eta helburuaren arabera aukeratzen irakatsi.
Musika eta kultura aniztasuna balioetsi.