Denda

747 429 545

Zer aurkitu dezakezu liburu honetan?

Heldu bati galdetzen badiozu azenario batek zertarako balio duen, esango dizu jateko edo janaria prestatzeko baino ez duela balio. Baina lau urteko ume bati galdetzen badiogu, suziri bat, arkatz bat edo beste edozer gauza izan daitekeela esango dizu seguruenik.

Horrek pentsarazi egiten digu… Helduek haurrek baino irudimen gutxiago dute? Helduak ez dira haurrak bezain azkarrak? Erantzuna ezezkoa da. Baina helduek, batzuetan, irudimena eta sormena beren buruen barruan gordetzen dute, porrotaren edo besteek pentsatzen dutenaren beldurragatik.

Sormenak jolastea esan nahi du, eta ez dago haurrak baino hobeto jolasten duenik: jolastea eta esperimentatzea dira liburu honen oinarriak.

Liburu honetan zure eskuekin instrumentu paregabe pila bat eraikitzen ikasiko duzu.

Horretarako, etxean izan ohi ditugun objektu zaharrak eta birziklatutako beste material batzuk, eta zenbait tresna sinple erabiltzen irakatsiko dizugu, urratsez urrats gidatuko zaitugu, ikusiko duzu ez dela zaila, une jakin batzuetan baino ez duzu heldu baten laguntza beharko, eta, urratsen batean trabatzen bazara, gainera, esango dizugu non ikus dezakezun tresna bakoitzaren tutoretza-bideoa.

Baina hor ez da dena amaitzen, gero zuk jarraitu beharko baituzu askoz gehiago esperimentatzen eta musika-tresnak asmatzen.

Beraz, esperimentatzera, ikastera eta dibertitzera.

Bete inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara liburua erosteko.

to top button