Beno ba badugu gure GuitarBrick musika tresnaren bideoa eta gainera looper eta efektutxuekin ahal izan dugun etekin gehien ateratzen. Gitarra erraz bat soja esne bricka, arrantza.soka, torloju batzuk, errotulki tapoia, egur zati bat eta gauza gutxi gehiago erabiliz. Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzuegure kontzertu-lantegien gainean informazio gehiago jasotzeko idatz gaitzazu info@trakamatraka.com helbidera
February 2019
Trakamatraka Hala Dzipo eskolarekin bat
Joan den abenduan Barakaldoko kultura etxeko agertoki zoragarrian egon ginen gure ikuskizunarekin. Hala Dziporen eskutik joan ginen, herri berean kokatutako musika eskola bat. Baina eskolak eta eskolak daude, Hala Dzipo herrian superintegrata dago eta mila jarduera egiten dituzte bai txiki, bai nagusientzako musikaren inguruan eta batez be euskal tradiziozko musikaren inguruan. Ze ondo pasatu genuen […]